Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
XIII Jornada 'El autor en el nuevo mundo de la edición'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Javier Gil Díez-Conderen azken eleberria (“La imagen heroica”) Irunen aurkeztuko da bihar

Xehetasunak
01 Abendua 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 01 Abendua 2021

Javier Gil Díez-Conde idazleak bere azken eleberria aurkeztuko du "La imagen heroica", Tabula Rasa argitaletxearen eskutik. Egilearen aitonak Rifeko 2. Gerran zehar izandako istorio motz, erromantiko eta tragikoan oinarritzen da obra (aurten gerra horren mendeurrena delarik), Melillako defentsan borrokatzen eroria (Annualeko desastrearen segidan) eta bere amona egilearen amarekin haurdun... Euskal Herrian “berunezko urteak” deiturikoetan bizi den narratzailearen ikuspuntutik kontatzen da istorioa

“La imagen heroica” bihar aurkeztuko da, abenduak 2, 19:00etan, Irungo Udal Liburutegian  CBA (San Juan Plaza), Angel García Ronda Gipuzkoako Ateneoko presidentearen eskutik. Lehen aurkezpen honen ondoren beste batzuk egingo dira Donostian, Bilbon eta baliteke beste hiri gehiagotan ere, gure sare sozialen bidez informatuko dizuegularik.

Javier Gil Díez-Condek berak obra honi buruzko bere inpresioak hona ekartzea nahi izan dugu, kontuan izanik istorioak berarentzako duen inplikazio familiarra eta pertsonala. Honakoak dira bere erantzunak:

Galdera – Zer nabarmentzen duzu eleberri honetatik?

Erantzuna – Nabarmentzearena egia esan irakurleari dagokion ardura dela uste dut. Baina hori idaztera eraman ninduen aspektuetako bat zein izan zen azpimarratu dezaket; istorio bikoitzean egituratzen ikasi nuen hausnarketa: protagonistena -nire aitona-amonak- Rifeko 2. Gerran zehar, Anunualgo desastrea (1921) deiturikoaren eraginpean, eta Euskal Herrian “berunezko urteak” deiturikoak bizi dituen narratzailearen ikuspuntua. Heroi kontzeptuaren gaineko hausnarketa. Alde batetik, Irene Vallejok “El infinito en un junco” obran ziurtatzen duen moduan,  Lehen Mundu Gerraren eta Rifekoaren artean azken heroien azken ekintzak ikusi genituen, gaitasun beliko modernoaren lehen izugarrikeria handiak ikusi genituen arren ere. Eta beste alde batetik, gaur egun oraindik, haien jarduera terroristak abal moduan erakutsiz heroi moduan agertu nahi dutenek egiten duten hitz horren erabilpena.

G – Obrak planteatzen duen ikuspuntu bikoitz horri buruz hitz egin diezagukezu? Rifeko Bigarren Gerrako gertaerak eta Euskal Herrian “berunezko urteak”?

E – Beno, narratzailearen ikuspuntua bakarra dela berretsiko dut: berunezko urte horiek bizi dituenarenak -eta horien ondorio latzak pairatu dituenak nire gurasoen esperientzia gogorren bitartez-, norberari egokitu zaion garaia izan baita. Baina, hori bai, pertsonaia moduan nire aitona-amonen bidez, hau da, zeharkako moduan, beste ikuspuntu bat agertzen da -haien garaiarena, aurreko desastretik nokeaturiko Espainia batean, 1898koa eta bere ondorio politiko eta sozial dramatiko eta tragikoena-, horren lantzea, logikoki, esfortzu askoz handiagoa izan delarik.

G – Zer izan da zuretzako familiako gertaera batean oinarrituriko eleberri hau idaztea?

E – Uf! Gauza asko, egia esan. Eta jarriko banintz, nork daki, agian beste liburu bat idazteko edukiko nuke. Baina beste askoren artean, plano intimo eta afektibo batean, nik bi nabarmenduko nituzke: alde batetik, nire gurasoekin eta nire amonarekin berraurkitze oso emotiboa, nik erreal moduan sentitu dudana; bereziki nire amarekin, izan ere bere bizitzaren azken urteak oro har ausentziazkoak izan ziren. Eta beste alde batetik -ez errealtasun gutxiagokoa, paradoxikoki-, Julio nire aitonarekin aurkitzea, nik ez ezik, nire amak ere ez baitzuen ezagutu, irakurlea eleberriaren hasieran bertan ohartuko den moduan, bere aita Melilla defendatzen guduan erori baitzen, bere emazteak bost hilabete haurdunaldia zuelarik. 

Laburbilduz: horrek guztiak haien bizitzen ezagutza handiagoa ekarri dit, haien egoera dramatiko eta tragikoekin. Bai eta hitzen bitartez helarazten saiatu naizen haienganako maitasun berritua...

Eskerrak eman nahi dizkiogu Javierri bere inpresioengatik eta sentimentuz kargaturiko erantzun hauengatik. Obra honek, familiaren ezagutza eta maitasun berritu horretaz gaiz, poz handiak ekartzea opa diogu.

Gehiago irakurri: Javier Gil Díez-Conderen azken eleberria (“La imagen heroica”) Irunen aurkeztuko da bihar

"Pil-pil y lacón con grelos": Literarte argitaletxearen Letras en su punto bildumako ale berria, besteak beste María Eugenia Salaverri eta Javier Mauraren eskutik

Xehetasunak
25 Azaroa 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 25 Azaroa 2021

Literarte argitaletxeak "Pil-pil y lacón con grelos" aurkeztu du, Letras en su punto bildumako 2. alea, oraingoa Euskal Herriko eta Galiziako literatura eta gastronomiari eskainia. Bost euskal eta galiziar egile entzutetsuk eskainiko digu kontakizun bakoitza, erkidego bakoitzeko errezeta tipiko bat alegia.

Proiektu honetan  Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) kide ugarik parte hartzen dute: María José Mielgo, editore moduan, eta María Eugenia Salaverri eta Javier Maura, egile moduan. Horiekin batera Juan Bas, Encar Roda eta Juanjo Romanok hartu dute parte, euskal aldetik, eta Tamara Andrés, Milagros Bará, Fina Casalderrey, Francisco Narla eta Silvia Rodríguez Coladas, galiziar aldetik.

2018an “Pil-pil y mojo” liburuarekin hasi zen Bilduma honen editorea den María José Mielgori eskatu diogu proiektu honi buruz hitz egin diezagun:

 «Letras en su punto bilduma arrakastatsua izaten ari da. 1. zenbakia hala izan zen -bertan egile moduan parte hartu nuen- eta bigarren zenbaki hau ere arrakastatsua izaten ari da. Kritika ona izaten ari da ere, liburuak duen originaltasunagatik, modu batean esatearren -baina ez dut ezer berririk aurkitu, agerikoa den moduz-.

»Bilduma hau eta bere jarraipena (17 ale, erkidego bakoitzeko bana) sortzeko unean nire asmoa, hitzaurrean jartzen dudan moduan, literatura eta sukaldaritza hartu-emana da: Beste erkidegoetan euskal egileei buruz gehiago jakin dezaten, bai eta gure plater tipikoei buruz ere, aldi berean guk beste erkidegoetako beste egile batzuk eta haien sukaldaritza tipikoa ezagutuz ere.

»Bitxia da nola sukaldearen, usainen, nahasketa eta usainen bitartez, azken finean bakoitzak ezagutu eta bere kontakizunetara daramatzan plater horien bitartez, hauek gure haurtzaroko une zehatz batzuk berroroitzera garamatzaten -kasu batzuetan-, galdutako edo berriro aurkitutako amodioen emozioetara -besteetan-, edo esperientzia edo narrazio goreagoetara.

»Baieztatu dezakedana zera da, parte hartu duen egile bakoitzak beregandik hoberena jarri duela eta uste dut emaitzarekin pozik geratu direla. Ni, editore moduan gutxienez, pozik nago.

»Luxu bat, plazer bat da jada aipua duten egile entzutetsuak, beste egile berriekin edo literatura panoraman ezezagunagoak direnekin elkartzea, azken hauek haien testuak eta estiloa erakusteko aukera edukitzea, azken finean bilduma honekin eta beste batzuekin, Literarte, aukeraren tranbia izatea alegia».

Eskerrak ematen dizkiogu María José Mielgori eta euskal zein galiziar literatura eta gastronomiaren arteko elkarketa hau arrakasta borobila izatea opa diogu.

 

Gehiago irakurri: "Pil-pil y lacón con grelos": Literarte argitaletxearen Letras en su punto bildumako ale berria,...

Ricardo Alíaren azken eleberria aurkezten dugu, “El cementerio de los ingleses”

Xehetasunak
23 Azaroa 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 23 Azaroa 2021

Ricardo Alíaren azken eleberria aurkezten dugu, "El cementerio de los ingleses", eleberri beltza, bere egilea oso modu berezian inplikatu delarik, bai protagonistarengan bere pertsonalitatearen alderdi asko proiektatu izanagatik, bai eta autoargitalpenaren bidea aukeratu izanagatik ere.

Ricardo Alíak berak azaldu digu “El cementerio de los ingleses” eleberriak berarentzako  duen garrantzia.

«Obra berri hau nire lanik literarioena eta eleberri beltzaren ohiko estandarretatik urrunen dagoena da. Donostiako mapa literariorik ez zegoela jakin nuenean sortu zen ideia, Baroja, Hemingway edo Victor Hugo bezalako idazle entzutetsuek haien arrastoa utzi zuten tokiak agertzen dituen planorik ez zegoela alegia. Protagonista, berarengan nire pertsonalitatearen zati bat proiektatu dudan idazle bat da, hortaz, nire obrarik intimoena dela esan daiteke ere. Nire karrera literarioan inflexio puntua da, ohiko argitaletxeetatik desbideratu bainaiz, autoargitalpenaren bide berri bati ekinez. Arriskuz eta oztopoz jositako bide batetik ibili behar izan dut, horretan barna editore, diseinatzaile, maketatzaile, zuzentzaile eta abar bihurtuz, baina azkenean, emaitza ikusten duzunean, eta liburua zure eskuen artean hartzen duzunean, harrotasuna ezin da handiagoa izan.»

Eskerrak ematen dizkiogu Ricardo Alíari bere inpresioak gurekin elkarbanatzeagatik eta arrakasta handia opa diogu obra berri honekin.

Gehiago irakurri: Ricardo Alíaren azken eleberria aurkezten dugu, “El cementerio de los ingleses”

Alberto Infante Camposi AEE/EIEra ongietorria ematen diogu, “Matamala” bere azken obra aurkeztuz

Xehetasunak
18 Azaroa 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 18 Azaroa 2021

Atseginez iragartzen dizuegu Euskadiko Idazleen Elkartera  Alberto Infante Campos batu zaigula, ogibidez medikua eta saiakera, eleberri eta poesia idazlea alegia.

Aurten bertan, Alberto Infantek bere hirugarren eleberria argitaratu du,"Matamala" izenburuarekin eta  Ediciones Vitruvio argitaletxeak plazaratua. Obra hau, Madrileko mendilerroan kokatua, intriga eleberri moduan irakurri daiteke, bai eta eleberri historiko moduan, kritika sozial moduan edo geografikoki oso gertu dauden baina bizipen eta lehentasun oso ezberdinak dituzten hiri eta landa eremuen arteko ezberdintasun larriei begiratuz ere.

Datorren azaroaren 29an hain zuzen ere, 19:30etan, Bilboko Burtsaren antzinako egoitzako gizarte etxean (Pilota kalea 10), María Eugenia Salaberri  AEE/EIEko presidentea eta Juan Infante Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko bokalak, egilearekin batera eleberri hau aurkeztuko dute. "Entreletras" aldizkariak eleberriari egindako erreseina atxikitzen dizuegu.

Ongi etorria AEE/EIEra, Alberto! Arrakasta handiak opa dizkizugu eleberri honekin eta etorkizuneko zure proiektu guztiekin ere.

Gehiago irakurri: Alberto Infante Camposi AEE/EIEra ongietorria ematen diogu, “Matamala” bere azken obra aurkeztuz

“Cuando las miradas gritan” aurkezten dugu, Dory Lansorenaren olerki bilduma berria

Xehetasunak
16 Azaroa 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 16 Azaroa 2021

Dory Lansorenaren olerki bilduma berria aurkezten dugu, "Cuando las miradas gritan" izenburuarekin eta Con M de Mujer argitaletxeak plazaratua. 

Obra hau datorren azaroaren 24an aurkeztuko da, FNAC Donostian egingo den errezitaldi txiki batean, bertan egilearekin batera gure kide Santiago Liberal ere egongo delarik.

Doryri berari eskatu diogu obra hau definitu diezagun eta obrak inspiratzen diona gurekin elkarbanatu dezan ere.

«"Cuando las miradas gritan” desesperaziotik edaten du eta sufrimenduak aditza eta hitza itotzen dituenean eta beldurra zapaltzaileak uztarri moduan erabiltzen duen derrigorrezko isiltasunean bihurtzen denean begiradek oihukatzen dituzten egoera gogorrak ezagutarazten dizkigun poesiaren bitartez istorio bat narratzen du. Amorru eta haserretik borborka sortzen den ahots poetikoaren bitartez, gune ilun doilorrenetan sartzen saiatzen naiz, beste alde batera begiratzen duen gizarte honen ohitura bilakatu den gelditasuna haustea lortuko duten argi aztarnak bilatzeko.

»Niretzako liburu hau lan gogor eta neketsuzko prozesu baten amaiera da.

»Liburu honekin oso pozik nago, baldintza gogor, samingarri eta mintsuetan garatu arren, betiko ilusioarekin idatzi dudalarik.

» “Poefilia” poesiarekiko zaletasun apasionatua da, eta, ni, poefilikoa naiz, artea nire errealitate pertsonala da, zentzutasuna mantentzen jarraitzeko behar dudana da (oraindik baldin badut..., batzuetan zalantza baitut). Nire hormetan, nire espaloi eta kaleetan aurkitu nuena, parkeetan, basamortu eta bailaretan aurkitu nuena eta beleek, enarek eta kolibriek abesten dutena kontatzen saiatzen naiz bakarrik.

»Harrera ona edukitzea eta asko irakurtzea espero dut».

Eskerrak ematen dizkiogu Dory Lansorenari bere inpresioengatik eta olerki liburu berri honekin arrakasta handia opa diogu ere.

Gehiago irakurri: “Cuando las miradas gritan” aurkezten dugu, Dory Lansorenaren olerki bilduma berria

Página 15 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio