“A la sombra de la palabra”, zazpi egileren esentzia islatzen duen poema bilduma kolektiboa
- Xehetasunak

Gaurkoan “A la sombra de la palabra” aurkezten dugu, egile ugariren artean egindako poema bilduma, Montserrat Sanclodioren hitzaurrearekin, eta bertan Ricardo Fuentes Gómez, Carlos "Launaz", Manuel Molina Reina, Santiago Liberal, Manoli López Álvarez, José Serna Andrés eta Eduardo Luis Díaz Expósito "Zuhaitz" poetek parte hartuz.
Obra hau bere egileetako baten ekimenez sortu zen, poetaren bakardade eta indibidualismoarekin hausteko ideiarekin, haien arteko zubiak eraikiz horrela distantziak txikiagotzeko eta horrek dakartzan esperientziak elkarbanatzeko.
“A la sombra de la palabra” premisa bakarrean oinarritzen da nagusiki: poeta da proposamen bakoitzean arriskatzen dena, baina bere hitzak dira gailentzen direnak, eta hortik bere izenburua. Liburuak ez du ildo nagusirik, sentimenduen esentzia eta poeta bakoitzak aldarrikatzen duenaren borroka islatzen du ordea.
Horrela, ibilbide luzea eta estilo anitzak dituzten zazpi egile elkartu dira poesia kalera eramateko eta egile bakoitzak bere nortasun propioa duen poema bilduma bat sortzeko. Edukiontzia zein edukia, hau da, esaten dena eta nola esaten den kontuz zaintzen duten zazpi egile, aldi berean, gramatika zainduarekin, sinpletasunaren sakontasuna, zailtasunaren xamurtasuna, denuntzia soziala eta sentimentuak orokorrean igortzen saiatuz,hots mina, amodioa, pasioa...
Manoli López Álvarezi EIEra ongietorria eman diogu
- Xehetasunak

Montijon jaioa den eta haurtzarotik Bilbon bizi den Manoli López Álvarez idazleari ongietorria ematen diogu Euskadiko Idazleen Elkartera .
2000 urtean Asociación Literaria Escribe-Lee literatura elkarteko kide izaten hasi zen, bertan oso modu aktiboan parte hartuz oraindik, eta bere idazlanak DECIRES aldizkarian argitaratzen hasi zen ere, elkarte horrek sei hilabetean behin argitaratua. Poetalia elkarteko kide da ere.
Poeta eta rapsoda da eta literatura eta deklamazio ikasketak egin ditu Josu Montero eta Iñaki Urrutia bezalako irakasleekin hurrenez hurren.
Poesia errezital ugaritan parte hartu du. Bere poemekin Las Noches de Lupi antologian kolaboratzaile izan da ere, bai eta Bizkaiko Elkarte Artistikoaren poema bilduma kolektiboan, “Poesía del Avismo” K2ren astelehen poetikoetan, Poetas en red XXI topaketetan, Centro de Estudios Poéticos erakundeko “Invierno Nevado” poema bilduma kolektiboan eta Noches Poéticas-en “Cadáver Esqueleto” obran.
2013an bere lehen saria irabazi zuen Bizkaiko Elkarte Artistikoak antolatzen duen errezitazio Lehiaketan. Eta 2015ean "A la Intemperie" bere lehen poema bilduma argitaratu zuen.
2020an, beste sei egilerekin batera, “A la sombra de la palabra” poema bilduma kolektiboan parte hartu du.
Ongi etorria AEE/EIEra, Manoli!
Pedro Fernández Puigi ongietorria eman diogu
- Xehetasunak

Euskadiko Idazleen Elkartera Ongietorria ematen diogu Pedro Fernández Puig idazle bilbotarrari.
Kontakizun eta olerki ugari plazaratu ondoren, 2014 urtean “Aixerrota el legado del Irlandés” (Ediciones Cívicas) bere lehen eleberria argitaratzea erabaki zuen, Getxoko La Galea pasealekuko haizerrota ikonikoa eraiki zen garaian inspiratua hain zuzen ere.
2016an VI Elías Amezaga Saria jaso zuen “Sotavento” Algortako kultura elkartearen eskutik.
2018an “Yo quemé el edificio Windsor” (Ediciones Atlantis) argitaratu zuen, Madrilgo finantza dorre ospetsuren sute misteriotsuaren kausan sakontzen duen intriga hiritarrean giroturiko eleberria.
2020 urte amaierarako bere hirugarren eleberria plazaratzea aurreikusten du, “El Fuerte de La Galea” alegia, Getxoko institutu batean garatzen den gazteentzako eleberria eta berriro ere La Galeako itsaslabarren inguruan girotua, izen bera daraman Gotorlekuaren hondarrak erreferente moduan hartuz. Nobedade literario honen zain egongo gara.
Ongi etorria AEE/EIEra, Pedro!
María Eugenia Salaverrik ohorezko Mikeldi saria jaso du ZINEBIren 62. edizioan
- Xehetasunak

María Eugenia Salaverri gidoilari, ekoizle eta AEE/EIEko presidenteak Bilboko Nazioarteko Zinema Labur eta Dokumentalaren Lehiaketa-ZINEBI-ren ohorezko Mikeldi saria jaso du.
Harekin batera, Ana Murugarren muntatzaile eta errealizadore euskaldunak eta Jean-Pierre eta Luc Dardenne zuzendari belgiarrek jaso dute ohorezko sari hau.
ZINEBIk horrela “Bizkaiko panorama zinematografikoan 80 eta 90eko hamarkadetan aitzindari hauen lan garrantzitsua” aitortzen du, “tokiko ekoizpenetan emakumeen papera bigarren mailako paperetara mugatzen zen garai batean alegia”.
Maria Eugenia Salaverrik literaturan eta kazetaritza ibilbide luzea egin du, eta gidoilari eta ekoizle moduan aritu da ere Javier Rebollorekin, “Marujas asesinas” edo “Txarriborda” bezalako filmetan.
Elkarrizketa labur bat egin diogu María Eugenia Salaverriri sari bikain honen aurrean bere inpresioak ezagutzeko. Jarraian duzue elkarrizketa.
Iñaki Sainz de Murietak bere obra batzuk aurkeztuko ditu bihar eta larunbatean Donostiako eta Bilboko FNACen
- Xehetasunak

Biharko eta datorren larunbaterako bi literatura plan elkarbanatu nahi ditugu gaur zuekin. Iñaki Sainz de Murieta idazleak bere obra batzuk aurkeztuko ditu Donostiako eta Bilboko FNACen.
Hasteko, bihar ostegunarekin, azaroak 12, 19:00etan, Donostiako FNACen, “Kanideren abenturak” gazteentzako bildumako azken alea “El ocaso mexica – Moctezuma Xocoyotzin” komiki historikoaren eta“Kanideren abenturak” euskarazko lehen bi aleen aurkezpen bateratua egingo da. Aurkezpenean Iñaki Sainz de Murietak eta Miguel Berzosak hartuko dute parte, obra horien idazlea eta ilustratzailea alegia. Ekitaldi honi buruzko informazio gehiago hemen.
Bere aldetik, datorren larunbatean, azaroak 14, 19:00etan, Bilboko FNACen, Iñaki Sainz de Murietak “El ocaso mexica – Moctezuma Xocoyotzin” aurkeztuko du. Informazio gehiagorako esteka hau kontsulta dezakezu.
Bi aurkezpenak, edukieraren kontrola dela eta aurretiaz erreserbatuz modu presentzialean izateaz gain, streaming bidezko emanaldia egongo da ere FNACen Instagram kanalaren bitartez.
Aprobetxatu aukera eta joan edo konekta zaitez bi ekitaldi hauetako edozeinetara!
