Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Feliz año 2026
  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
XIII Jornada 'El autor en el nuevo mundo de la edición'

“Inglaterra” aurkezten dugu, Migel González San Martínen liburu berria

Xehetasunak
13 Urria 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 13 Urria 2021

 

Irailaren 22tik  Miguel González San Martínen azken liburua eskuragarri dago. "Inglaterra" da bere izenburua,  Pepitas de Calabaza argitaletxeak plazaratu duelarik kontakizun liburu hau.

Obra berri honetan egileak bederatzi ipuin jasotzen ditu, Pobeña, “Habana” eta 1937an 4.000 haur ingururi eragin zion eta belaunaldi bat eraldatu zuen exodoarekin harremana dutenak.

Pasa den irailaren 27an egileak berak bere obra berria aurkeztu  zuen Bidebarrietako liburutegian.

Ekitaldia berriro ikusteko aukera duzue esteka honetan.

Gehiago irakurri: “Inglaterra” aurkezten dugu, Migel González San Martínen liburu berria

Idoia Amo eta Eva M. Solerek bere azken obra aurkeztu digute: “Ángeles en la ruta 66”

Xehetasunak
07 Urria 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 07 Urria 2021

 

Pasa den irailaren 27an  Eva M. Soler eta Idoia Amoren azken eleberria plazaratu zen. Obrak "Ángeles en la ruta 66" darama izenburu moduan eta paperean zein digitalean argitaratu du  Ediciones Kiwi argitaletxeak.

Nobedade literario honen aurrean bere egileek edukitako sentsazioak gurekin elkarbanatzea eskatu diegu:

“Idoia Amoren hitzetan, eleberri hau Route 66’’ ibilbidea egiten duen road trip bat da. “Irakurri dutenek diotenez, ohikoa ez den eleberri bat da. Bi influencer lehiatzen diren reality show bati buruz hitz egiten du eta ziurrekin, benetan egingo balitz, arrakasta borobila izango litzateke. Ediciones Kiwi-rekin egiten dugun gure bigarren eleberria da eta oso pozik gaude haiekin berriro argitaratzearekin eta liburua liburu-denda guztietan egoteko aukera edukitzeagatik”. 

Idoia Amori bere inpresioak gurekin elkarbanatzea eskertzen diogu, obra honek arrakasta eta poztasun handiak ekartzea opa diogu eta aurki Eva M. Soler eta Idoia Amo lanean ari diren proiektuen berri edukitzea espero dugu.

Gehiago irakurri: Idoia Amo eta Eva M. Solerek bere azken obra aurkeztu digute: “Ángeles en la ruta 66”

Belén Mínguezi EIEra ongietorria eman diogu “Los ojos de la hechicera” bere azken obra aurkeztuz

Xehetasunak
05 Urria 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 05 Urria 2021

 

Atseginez iragartzen dizuegu Euskadiko Idazleen Elkartera  Belén Míguez fantasia iluneko idazle Barakaldoarra (Bizkaia) batu zaigula.

Idazketak beti erakarriri, 2019an autoargitalpenaren munduan sartu zen Amazonen eskutik. Gainera,"Cuentos despiertos" blogaren egilea da, bertan genero ezberdinetako ipuinak erregulartasunez argitaratuz. Era berean, Legendsfounders  idazle autoargitaratuen aldizkarian erreseina literarioen atalean kolaborazioak egiten ditu eta Instagrameko Liburu Azoka. FLIN antolatzen du.

Aurten bere azken obra argitaratu du, "Los ojos de la hechicera", kmleon Books autoargitalpenen zigilupean merkaturatuz. Istorioa inkisizio garaian kokatzen da, basapiztia batek jarraitzen duen familia batek hari aurre egin beharko diolarik, baina sorginkeria erabiltzen dutenaren gainean susmorik altxatu gabe.

Ongietorria AEE/EIEra, Belén!

Arrakasta handiak opa dizkizugu azken eleberri honekin eta etorkizuneko zure proiektu guztietan ere.

Gehiago irakurri: Belén Mínguezi EIEra ongietorria eman diogu “Los ojos de la hechicera” bere azken obra aurkeztuz

Macarena Sánchez Ferrori AEE-EIEra ongietorria eman diogu bere azken komedia erromantikoa aurkeztuz

Xehetasunak
30 Iraila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 30 Iraila 2021

 

Macarena Sánchez Ferro,ri ongietorria eman diogu Euskadiko Idazleen Elkartera , askok Arwen Grey izengoitiarekin eleberri erromantikoen egile moduan ezagutuko duzuena. 

Donostian jaiotakoa eta Gipuzkoako Zizurkil herrian bizi den egile honek obra asko ditu bizkarrean, bai autoargitaratutakoak bai eta argitaletxe bidez plazaratutakoak.

2021 urte honetan bertan,"¿Sabes lo que pasa cuando dices que me quieres?" bere azken eleberria argitaratu da, Harper Collins argitaletxeak Harlequín bere zigilupean plazaratutako komedia erromantikoa alegia.

Krisialdi betean murgildurik dagoen moda aldizkari batean girotua dago eta dena itxurakerietan oinarritzen den mundu hutsal hori kritikatzen du.

Ongi etorria AEE/EIEra, Macarena!

Arrakasta handiak opa dizkizugu azken eleberri honekin, bai eta aurretik dituzun guztiekin eta etorkizuneko proiektuekin ere.

Iñaki Sainz de Murietak bera partaide den antologia solidario berriari buruz hitz egin digu

Xehetasunak
28 Iraila 2021 a argitaratuta
Noiz sortua: 28 Iraila 2021

Iñaki Sainz de Murieta gure kideak, urtebetean egin duen bigarren antologia solidarioa aurkeztu digu.

“Antologia de una sociedad literaria” argitalpenaren bigarren edizioa, oraingoan "Relatos solidarios por nuestros bosques" izenburuarekin, Gesernet argitaletxeak plazaratu du berriro ere eta Avanza Fundazioaren partaidetza eduki du ere. 

Antologia honetan parte hartu duten egileak honakoak dira: Patxi Irurzun, Luis de los Llanos Álvarez, Dolores Díaz, Iñaki Sainz de Murieta, Santi Limonche, José Luis González Cáceres eta Rosa Garrido Serrano, aldi berean Aitor Onaindia, Alberto Flaño Lombardo, Diego Rodríguez Toribio eta Violeta Pineda Muñozen kolaborazio berezia ere egon delarik.

Edizio honetako erakunde onuraduna Basoa Fundazioa izan da, horrela liburu honen salmenta eta komertzializaziotik eratorriko diren mozkinen zati handi bat bertara bideratuko delarik, orain arte egin duten moduan gure basoak zaintzen jarrai dezaten.

Iñaki Sainz de Murietarekin proiektu honen inguruan laburki hitz egin nahi izan dugu, bai eta etorkizunean aurreikusten dituen beste proiektuen inguruan ere:

Galdera – Iñaki, hitz egiguzu antologia honi buruz, nola sortu zen eta bere motibazioei buruz.

Erantzuna - “Antologia de una sociedad literaria” proiektuaren bigarren argitalpen solidarioa da honakoa, horrekin gure gizartea eta gure planeta toki hobea egiten laguntzen duten fundazio ezberdinei ikusgarritasun handiagoa ematea eta baliabide ekonomiko gehiago bideratzea helburu duelarik. "Relatos solidarios de una cuarentena" lehenengo antologia pandemiak markatu bazuen, bigarren honek naturari begiratzen dio, gure basoei, horiek gabe gure ekosistema kolapsatuko bailitzakete, ziurra den estintzio masibo batera eramanez. Honakoa esanda, garrantzitsua baita modu gordinean agertzea, helburua zera da, gure baso masaren kudeaketa arduratsua sustatzea, giza beharretara loturik egon behar duela ulertuz baina ez itzulerazko puntua gainditzea ekiditeko oreka ekologikoa bermatuz. 

G – Zure bigarren antologia solidarioa da hilabete gutxitan, zer dakarte zuretzako oinarri soziala duten elkarlanezko lan hauek, bai alor pertsonalean bai eta profesionalean?

E – Ikuspuntu pertsonaletik, proiektu hauek zoriontasuna ematen didate, ez dela gutxi. Niretzako hori da garrantzitsuena eta ekimen ezberdinen ardatza, gainontzekoak laguntzen zoriontsu izan gaitezkeela normalizatzen laguntzen baitu.

Prisma sozialetik, egindako lanagatik aitorpen dosi txiki bat eman ohi dute lan hauek, hori ere beti delarik eskertzekoa, baina ez da garrantzitsuena. Ogibideko beste kideak ezagutzeko eta haiekin elkarren ondoan lan egiteko aukerarekin geratzen naiz, bai eta kultura eta gizarte eragile ezberdinekin konexioak ezartzeko aukerarekin ere, horiek alde guztientzako aberasgarriak direla uste baitut. Basoa Fundazioko arduradunekin dudan loturak sendoak dira eta badakite nirekin eta proiektuan nahasita ibili diren gainontzeko pertsonekin behar dutenerako konta dezaketela, orain eta etorkizunean ere. Bestalde,  MuyJondo  bezalako komunikazio enpresek ekimen honekin bat egiteak eta haien talentua kausa honetara gehitzeak ( booktrailer hau eginez), oso ongi zehazten du jarraitu beharreko bidea. Dena behar bezala badoa, hirugarren antologia solidario bat egongo da 2022an.

G – Epe ertainean bakarka edo elkarlanean egitea aurreikusten dituzun beste proiektuei buruz hitz egin al diezagukezu?

E – Noski baietz! Gainera, berri onak ditut. Berriki argitalpen kontratu berri bat sinatu dut  Verbum argitaletxearekin eta argitalpen prozesuari ekin berri diogu.  @imurieta nire kontuaren bidez Instagramen jarraitzen nautenek aurkibidea ikusteko aukera izan dute, hortaz mundu guztia animatzen dut kontu hau jarraitzera azken nobedadeen jakinaren gainean egoteko. Obra errealismo magikoaren korrontearen baitan kokatzen da, horrela eta bide batez, nire pasio handietako bati berriro helduz, mitologiari alegia. Egia esan, emaitzarekin oso pozik nago.

Beste kontu batzuen artean ere, komiki bat dut eskuartean  Miguel Berzosarekin, baina aurten plazaratzeko denborarik ez dago. Proiektu berriak amaitzear nago ere eta Mercedes Pérez Agustínekin burutzen ari dudan lan akademiko bat argitaratzeko argitaletxearen erantzunaren zain nago. Zorionez, ikus daitekeen moduan, lana eta ilusioa ez dira falta. Eta norbaitek zerbait proposatu nahi badit, atseginez eseriko naiz entzutera.

Eskerrak ematen dizkiogu Iñaki Sainz de Murietarik bere inpresioak gurekin elkarbanatzeagatik eta arrakasta handia opa diogu antologia solidario honekin eta eskuartean dituen beste proiektu ugarirekin ere.

Gehiago irakurri: Iñaki Sainz de Murietak bera partaide den antologia solidario berriari buruz hitz egin digu

Página 18 de 129

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio